Hemen zaude
Jatetxeak
Eskualdeko gastronomia eta, Eltziegokoa beraz, aberatsa, osasungarria eta askotarikoa dela agerikoa da. Plater tipikoak, hala nola, patatak eta txorizoa, bildots saiheskiak xirmendutan erreak, zerba- penka beteak, babarrunak, idi- txuletak eta buztanak, axuria, arrain erreak, bakailaoa Errioxako erara, kokotea, barraskiloak, pikillo piperrak, gari-zainzuriak, orburuak eta urdaiazpikoa, nahaskiak, eta abar Eltziegoko ardo paregabeekin elkartzen dira. Azken burukoetan etxean egindakoek garrantzi handia dute: mertxika ardotan, mamia, arrautzesnea, arrozesnea, etab. Plater bakoitzari ardo mota bat dagokio. Eta biak bat egitea gozamen paregabea izanen da gure zentzumenentzat.
Establezimenduak eman du irekitzeko eta ixteko egun eta ordutegiei buruzko informazioa.












