Elciegowww.elciego.es
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ZAINDARIAREN JAIAK

Herriko jairik nagusienak dira. Irailaren 8an da herriaren eguna. Aurreko igandean, elizan, jaien iragarpena egiten da pertsona ospetsuren batek egiten duen Pregoiaren bitartez. “Los Ilustres” koadrila hasi zen ekitaldi hau antolatzen, 1988a aldera, eta etengabe antolatu zuten 2000. urtea arte, urte honetan udalak berak hartu zuen ekitaldiaren kudeaketa. 

Pregoilariak
 

1988 Javier Cameno (Kazetari eta Kultur-eragilea)
1989 Antxon Urrusolo (Kazetari eta Telebistako Aurkezlea)
1990 Juan Claudio Cifuentes (Telebistako Aurkezle, Jazz-en aditua)
1991 Pedro Ruiz (Telebistako Aurkezlea)
1992  Antonio Guerrero ("El Correo" Egunkariko Zuzendaria)
1993  Miguel Durán (O.N.C.E.ko Zuzendari Nagusia)
1994 Emilio Palacios (Madrilgo Complutense Unibertsitateko Irakaslea)
1995 Patxi Antón (Idazle eta Gastronomoa)
1996 Juanjo Mena Ostériz ( Orkestra zuzendaria)
1997 Camino Urdiain Martínez (Probintzia Artxiboko Zuzendaria)
1998 Luis Hernández Sánchez (Osakidetzako Zuzendari Nagusia)
1999 Alberto Schommer García (Argazkilaria)
2000 Ángel Jaime Baró (Rioja Jatorrizko Kontseilu Erregulatzailearen Lehendakaria)
2001 Fernando Savater (Filosofoa)
2002 Emilio Guevara
2003 Alfredo Amestoy
2004 Gotzone Mora
2005 Florencio Asenjo Contreras (Maisua)
2006 Nerea Haig Santamaría ("Sustraia" Aldizkariko Zuzendaria)
2007 Miguel Larreina (Guardiako Ardoaren Etxeko Zuzendaria
2008 Joseba Arregi (E. J.ko Kontseilari Ohia)
2009 Unai Vergara Díez-Caballero (Futbolari Profesionala)
2010 Jesús Fernández Ibañez


Hilaren 7an Lore Eskaintza egiten zaio Plazako Ama Birjinari eta ondotik jaiak iragartzen dituen suziria jaurtitzen da. Plaza Nagusian apaingarririk ederrenak jartzen dira, eta gure Barrihuelok ere, besoak jasota eta purua ezpainetan, bat egiten duen blusa gazteen zalapartarekin, nola ez bada,  eta guztion bistan joaten da Udaletxean jaitsi eta guztiok agurtu arte. Orduan Musika Banda, Gaitariak eta Buruhandiak Plazatik ateratzen dira ohiko karrika-dantza egitera. 
Irailaren 8a da egun handia. Plazako Ama Birjinari eskaintzen zaio. Prozesioak, Meza Nagusiak eta zenbait eskaintzak, guztia musika giro bikainean, Gaitariek eta Dantzek, Bandak eta Agintari zenbait bertan izateak izaera berezia ematen diote egun honi, herriko biztanle bakoitzak berea bailitzan hartzen duen egun honi. Ospakizun honen antzinakotasunaren lekuko da 1885eko irailaren 6ko agiri bat. Entzierroek, Dantzaldiek, Lehiaketek eta Zezensuzkoek alaitzen dizkiete egunak handi eta txikiei, hilaren 11 heldutakoan, Barrihuelok, nekaturik hau ere, “datorren urtea arte” esaten digu, guztion gogoko den  “Barrihueloren Hilobiratzea”izeneko ekitaldian, eta bertan festetan ikusi dituen pasadizo eta gora-beheren berri ematen du. (Azken hilobiratzea gozatu nahi baduzu, klikatu fitxategi-eranskina).
 



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu:
Azkeneko galeriak: Argazki galeria
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: