Elciegowww.elciego.es
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

XVII. - XIX. MENDEAK

XVII. mendea ostrazismoan murgilduta dago, ez dago ia- ia dokumentaziorik

XVIII. mendean egin ziren herriko obrarik handienak: Plaza Nagusia, Udaletxea, bere armarri eta guzti, Felipe II.a Erregeren opari hori, Plazako Ama Birjinaren baseliza, etab. Garapen ekonomikoa eta artistikoa batera gertatu ziren. Ardoaren kontuek arrakasta handia lortu zuten eta jauretxeak eraiki zituzten.

XIX. mendean ekonomia finkatu egin zen, etorkizuneko senez finkatu ere.

Eltziego, inguruko ardo ekoizlerik handiena zen, eta eskualde guztiak bezala, ardo ekoizpen industriala ezartzea zuen kezka nagusi. La Real Bascongada de Amigos del País elkarteak eskuratu zizkien Errioxako ardoaren sorrera eragin zuten hobekuntza teknologikoak. Camilo Ruiz de Amézaga, Riscal-eko Markesa, aitzindari izan zen aipatu elkartearen proiektuak errentabilizatzen, eta benetako ardogintza industrialaren, Bordeleko erakoaren, oinarriak ezarri zituen.
Gizarte ikuspegitik, biztanleak bi talde handitan banaturik zeuden: Kapareak (zerga eta kargetatik salbuetsiak, eta   lurren jabetzaren eskubidea zutenak) eta herri xeheko partaideak. Jende asko ezarri zen Eltziegon, beren kapare izaera Salbuespen Kartaren  bitartez egiaztatuta, kondizio horren onurak eta hiriaren oparotasuna gozatzeko.

1864an, Eltziegok 345 biztanletik gora zituen Foru Izendegiaren arabera.
 



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu:
Azkeneko galeriak: Argazki galeria
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: