Elciegowww.elciego.es
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

XVI. MENDEA. 1583, URTEA (ELTZIEGO HIRIBILDU GISA ERATZEA)

1583. Eltziego Herri gisa eratzea

Eltziegoko biztanleek batzorde bat izendatu zuten, Madrilen, Erregeren aurrean, ordezkari izan zitezen. Juan Sánchez Navarro de Ubago eta Gregorio Velázquez aukeratu zituzten. Prozesua 1583ko maiatzaren 16an hasi zuten eta azaroaren 12an bukatu. Prozesu azkarra izan zen, izan ere, bi aldeen arteko elkar ulertzea handia baitzen, eta Erregek diru premia handia baitzuen, bere gerra etengabeetan segitzeko.

Erregek mezulari bat bidali zuen Eltziegora errolda egiteko. Bertako 275 biztanleetako bakoitzak, 11.250 marabedi ordaindu behar izan zituen, osotara 3.093750 marabedi.

Epeak bete zirenean eta gorabehera batzuk tarteko, Felipe II.ak eman zion Eltziegori Pribilegio Karta. Bertan Guardia herritik bereizi eta “berezko eta bere baitako” herri izendatu zuen, bere jurisdikzioa aitortu eta justiziak bereak zituen tresna eta ezaugarri guztien jabe egin zuen: pikota, urkabea, labana eta harrapagailua edo artea.

Honako hau da Felipe II.ak Eltziego kontzejuari emandako Inorentze Karta eta honen izenean Vicente Ruiz de Ubago jaunak jaso zuena
 



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu:
Azkeneko galeriak: Argazki galeria
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: