Elciegowww.elciego.es
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

PERTSONA OSPETSUAK

Francisco Navarrete Ladron de Guevara

Pertsonaia ezaguna eta gogoangarria, batez ere herriko eraikinak bisitatzen direnean. Eraikin ederra (“burdinen etxea”), txokoko aulkiterian landutako armarri paregabea, balkoi burdin forjatu izugarria eta desitxuratze bat Plazako Ama Birjinaren baselizaren eraikuntzan, (Zortzi aldeko edo Oktogonala) dira  herriko seme itzaltsu honen aztarna nabariak.
Ezin izan da bere bataio-agiria aurkitu eta bere gaztaroaz ezer gutxi dakigu. 1969 arte Santanderko abadea izan zen eta urte horretan berean Mondoñedoko gotzain izateko proposatu zuten eta 1703an izendatu zuten. 1705ean elizbarruti garrantzitsuenetako baterako: Burgoserako. Eltziegon handiki ospatu zen izendapen hau. Burgosko Katedralean zenbait eraberritze lan egin zituen, baita artxiboen inguruko lanak ere.
Herriko elizan ere ageri dira bai, Artzapezpiku itzaltsuaren aztarna ugari: 1714ko datarekin bere izena eta bere emaitza duen erretaula bat, sakristian gordeta dagoen margolana, Matias Garridok margotua (1762), eta hainbat eta hainbat erlikia, eta hauei dagozkien “agiriak”, bere jaioterrira bidali zituenak.
Eltziegoko herria gogoan izan zuen beti. 1722an hil zen eta Burgosko artzapezpikutzan lan handi eta oparoa egin ostean. Historian gogoangarri izango da, Gaztelako herri horretako artzapezpikuen artean 16 zenbakiarekin.

Aita Andres Merino (Eskolapioa)

Elizgizon eskolapio hau Eltziegon jaio zen 1730eko abenduaren 25ean eta Manuel Antonio izenarekin bataiatu zuten. 28 urte zituela, sotana eskolapioa jaso zuen Madrileko San Fernando ikastetxean. 1760an, apaiztu berritan, Madrilgo San Anton ikastetxera bidali zuten. 1781ean Kapitulu Probintzialeko kide izateko hautatua izan zen.
Gai pedagogikoetan, hizkuntzaren ingurukoetan, erlijiosoetan, …. aritu zen lanean, baina Paleografia arloan eta antzinako agirien irakurketan nabarmendu zen batez ere. Latinaren, grekoaren eta arabieraren ezagutza bikainak hizkuntzaren inguruko lan nabarmenak egiteko aukera eman zion. Marrazketan eta grabatuak egiten aparta zen. Valentzian hil zen 1787ko uztailaren 17an. Carlos III.a Erregek 30.000 errealeko diru-saria eman zion bere lan eta agiriak inprimatzen laguntzeko. Besteak beste: "La impugnación de palomas", "La mujer feliz dependiente del mundo y la fortuna", "Breve tratado de poesía latina y castellana", Caligrafía y gramática árabe,...

Atxikita dagoen fitxategiaren barnean Emilio Palacios Fernández Jaunak egindako lan bat dago (Madrilgo Complutense Unibertsitateko Irakaslea)
 



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu:
Azkeneko galeriak: Argazki galeria
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: