Elciegowww.elciego.es
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

LANAK ETA IKERKETAK

Eltziegoren izenaren etimologiari dagokionez, badira zenbait interpretazio eta hipotesi, hizkuntzalariek eta historialariek eginak. Nabarmentzekoak dira honako hauek egindako ikerketak:

Julio Caro Barojak, berak idatzitako "Los Vascos” liburuan, azpimarratzen du Eltziego, Samaniego, Lantziego, Durango, Kuartango... bezalako izenen bukaerak, "icus" edo "iecus" hondarkia duten antzinako latinezko izenetatik eratorriak direla.

Ricardo Cierbide Gramatika Historikoan Katedradunak idatzitako artikulu batean honako hau azaltzen du Eltziegoko Historia eta Toponimiari buruz:

“Neuk herri azalpena baztertuko nuke. Bertan diote Eltziego, itsu batena zen Del Ciego izeneko ustezko benta/salmenta batetik datorrela, Euskal Herriko Hiztegi Historiko Geografikoaren arabera (I. Liburukia, Madril, 1802, 239-240 orr.), Eltziego hitza 1067an El Cieko formarekin dokumentatua baitago jada eta zalantzarik gabe, inguruko Lantziego, Samaniego, Berberiego, etab. bezalako beste zenbaitekin lotua baitago.

Zalantzarik gabe, 1067ko El Cieko testigantzaren atzean, benetan, Eltziegoren ustezko latinezko forma zaharra besterik ez dago, Eltziego latina zelakoan, latindarrago egin nahian. Bistan da, hitza, geroxeago azalduko dudan lexema batek eta –ecu atzizkiak,  erromanizatzean –iego eman zuenak, osatzen dutela, aurrean aipatutako toponimoetan bezalaxe: Lantziego, Samaniego, Berberiego, Casariego, etab., euskarazko toponimian hain ohikoak diren –tegi –aga –eta atzizkien antzekoa: cf. Markotegi, Satrustegi, Arteaga, Pagoaga, etab., edo -oi, -ui atzizkia: Ariztoi, Elordui, etab.; -edo, -eda (>lat. -ETUM, -ETA), erromantzearen baliokideak, Fresnedo, Salcedo, Robledo, etab. berezko fitonimoak bezalakoa.

Geure kasuan eta ingurua eta toponimoaren antzinatasuna kontuan harturik, oso egiantzekoa dirudi honek: geure toponimoaren lehenengo elementua elicina “encina” latindar hitzetik etortzea, eta hau aldi berean latin Arruntaren elicetik, ilice klasikotik, penintsulako toponimian horren zabalduta dagoena. cf. Oncineda, Encinar, etab. Edo kat. Alsina. Hau da, ustezko *Elicin(a) + ecu > *Elciniego izan liteke.
 



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu:
Azkeneko galeriak: Argazki galeria
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: