Elciegowww.elciego.es
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

UDAL LIBURUTEGI PUBLIKOA

1989. urtean ireki zuten. Eta geroztik garapen handia izan du. Eskaintzen diren zerbitzuak ugaritu dituzte eta garai berrietara egokitu.  Aretoa txiki gelditu zen eta honengatik tokiz aldatu zuten El Norte kaleko 26 zenbakian den “Casa de los Maestros” izenekora. Bertan, helduek Kontsulta egiteko aukera eta Liburutegi zerbitzua dituzte, gazteentzako eta haurrentzako beste gune bat bada, behar bezala egokitua, eta Ofimatika gela bat (Telematika ikasgela eta Kzgunea).
Egun, 7.860 liburukiko funtsa du eta aldizkaritegi sail bat, aldizkako 25 argitalpen eta eguneko prentsa dituena.    
Liburutegiko bazkide mailegu-hartzaile kopurua 566koa da. Hauetatik, 479 helduak dira (13 urtetik gorakoak) eta 87 haurrak (13 urtetik beherakoak).
Liburutegiko bazkide diren Eltziegoko bizilagunen portzentaia %51,7koa da. Inguru hurbilekoen artean bada beste %11 bat. Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalean sartuta dago (ELSN) eta automatizatuta dago. Bere bazkideak irakurketa publikoko sarearen proiektuaren parte dira, bazkide txartel bakarra dute edozein liburutegi publikotan sartu ahal izateko, beti ere katalogoa linean sarekoa bada. Hona sartzeko bidea: www.euskadi.net/katalogobateratua     

Talde-katalogo honen eguneratzea iraunkorra da. Web orrian dauden zerbitzuetara sartu ahal izateko, aski da arestian aipatutako helbidea tekleatu, txartel zenbakia eta pasahitza sartu eta Neure Liburutegia botoia sakatzea.

Eltziegoko Liburutegiko Katalogoari dagokionez, helbidea honako hau da:
http://www.liburutegiak.euskadi.net/cgi-bin_q81a/abnetclop?SUBC=ARA/A0007

Telematika ikasgela eta Kzgunea dituen saila ere badu. Sail honek 12 ordenagailu ditu ADSL bidez Internet sarera konektaturik daudenak eta auto-formazio programak kargaturik dituztenak (Mekanografia, Word, Excel, Access, Sistema eragilea, etab.).

Egun, liburutegitik edo Kzgunetik egin daiteke Osasun Txartel Elektroniko Berria, ONA hiritarrentzako erabilerak dituena.

Ordutegia honako hau da: 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara astelehenetik ostiralera eta 10:30etik 13:00etara larunbatetan.
Helbidea: Norte kalea 26. 01340 Eltziego (Araba).
Arduraduna José Angel Gómez Santamaría da.
Telefonoa: 945-606166. Posta elektronikoa: biblioteca@elciego.es eta biblioteca@biblielciego.e.telefonica.net

Liburutegiak berezko web orria du helbide honetan: www.bibliotecaspublicas.es/elciego/index.jsp. Web honen bidez zure bazkide txartela eska dezakezu, iradokizunak egin, zerbitzuak kontsultatu eta aretoa eta hornikuntzak ezagutu.
 



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu:
Azkeneko galeriak: Argazki galeria
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: