Elciegowww.elciego.es
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

GUARDIAKO FORUA. XII, XIII, XIV ETA XV MENDEAK

Aztarna arkeologikoak. Herrien kokapenak – Guardiako Forua

Nekez hitz egin dezakegu Eltziegoko historiaz, Guardiako Forua aipatu gabe, Forua baloratu ez daitekeen bezala, egun Guardiako biztanleak direnei bakarrik emandako zerbaiten gisa. Foruak 1164ko maiatzaren 25eko data du, eta Antso VI.a Jakitunak eman zuen. Foru honek Eltziego herrixkari onurak ekarri zizkion, beste askori bezalaxe, bertako biztanleei abantailak eman baitzizkieten, mugako zerrenda gatazkatsu honetan bizitzeagatik, eta horrenbestez, Nafarroako eta Gaztelako erresumen arteko borrokak maiz jasateagatik, alegia. Foruak erraztasunak ematen zizkien mugako eremu horietako biztanleei, populazioak gora egiten zuen eta lurralde hauen defentsa bermaturik zegoen.

Foruaren muga geografikoak ongi markatuak zeuden, eta Kartari izen eman zion gotorlekukoez landa, Guardiako Forua eman zitzaien eskualde honetako biztanle guztiei, eta, horiez gain Eltziegoko antzinako biztanle guztiei.
XVI. mendea arte, Eltziegoko biztanleak Guardia herriaren jurisdikzioaren barnean egon ziren.

XIII. mendean datu eza da nagusi.

XIV. eta XV. mendeetan, Eltziegoko biztanleriak gora egin zuen. 1366an, Nafarroak eginiko neurketaren arabera, baziren 15 sutoki, elizgizon bat eta sei fijo-dalgo. Zenbait herrixka suntsiturik utzi zituen 1564ko izurritea gorabehera, Eltziego berrindartu egin zen. Guardiako Korrejidoreak emandako zerrendaren arabera, 1571n 150etik gora ziren ordurako Eltziegoko sutokiak.

Aurrerabide honek guztiak indartu egin zuen independentziaren ideia. Eltziegoko biztanleek uste izan zuten horretarako garaia heldu zitzaiela,  baina Guardiakoak ere, asmoaz oharturik, saiatu ziren halako herrixka aberats eta oparoaren bereizketa eragozten.
 



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu:
Azkeneko galeriak: Argazki galeria
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: