Elciegowww.elciego.es
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

KOKAPEN GEOGRAFIKOA

Eltziego herria Arabako Errioxako hegoaldean dago, Arabako eskualderik hegokoena da.

Honako koordenatu hauek ditu: 42º 30´ Ipar eta 2º 37´ Mendebal.                        

Eskualde hau bi gorabehera geografiko garrantzitsuk markatua dago, iparraldean Kantauri mendiak, Arabako Errioxa eta Arabako gainerako lurraldeak bereizten dituena. Honek iparraldeko hezetasun, hotz eta eurien aurrean babestu egiten du. Eta hegoaldean, Errioxako Erkidego Autonomoarekin muga naturala eginez, Ebro ibaia, eta honek, berriz, Mediterraneo aldetik datorren klima epelagoari sarrera erraztu egiten dio.

Altuera 451 metrokoa da itsas mailaren gainean eta 16 km2ko hedadura du. Udalerrian zeharreko landaredi eskasa mediterraneoa da.

Egun, 1079 biztanle ditu eta Guardiako Taldekoa da, Arabako Errioxa eskualdean
Mendi-hegal batean barna dago hedatuta, Mayor ibaiaren -Ebroren itsasadarra berau- bazterrean. Hori dela eta, bertako karriketako batzuk aldapan daude. Ibaiaren beste aldean dago Upeltegien auzoa deiturikoa.



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu:
Azkeneko galeriak: Argazki galeria
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: