Elciegowww.elciego.es
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ELKARTEAK

A.J. LANDALAN

1997ko maiatzaren 14ko egunarekin, Landalan Gazte Elkartea sortu zen. Presidente zen Luis Aldazabal Ruiz de Viñaspre jaunak eta presidenteorde batek, idazkari batek, diruzain batek eta sei  batzordekidek hartu zuten elkarte honen zuzendaritza osatzeko ardura.

1997ko ERAKETA AGIRIA
PRESIDENTEA: LUIS ALDAZABAL JAUNA
PRESIDENTEORDEA: ANGEL PALACIOS JAUNA
IDAZKARIA: LAURA MARTINEZ ANDREA
DIRUZAINA: JAVIER ENTRENA JAUNA
BATZORDEKIDEAK: ENRIQUE RIVACOBA JAUNA
         ANA BELEN CASTRO ANDREA
         MAITE NUÑEZ ANDREA
         INES RIVACOBA ANDREA
         MARA PARDO ANDREA
         MANUEL CRIADO JAUNA

2002 urtera arte Luis Aldazabal Jauna izan zen presidentea; 2003an, ordea, David Castro Jaunak hartu zuen kargua eta lan horretan aritu zen 2009ko martxoaren 21era arte. Honen ordezkoa gaur egun arte, Gonzalo Bañeros Ibáñez Jauna izan da eta hona hemen osatu duten egungo zuzendaritzaren eraketa:
EGUNGO ERAKETA AGIRIA (2009ko martxoaren 21a)
PRESIDENTEA: GONZALO BAÑEROS JAUNA
PRESIDENTEORDEA: JAVIER RUBIO JAUNA
IDAZKARIA: IGNACIO RUIZ DE VERGARA JAUNA
DIRUZAINA: SHEILA URIBE ANDREA
BATZORDEKIDEAK: AITOR RIVACOBA JAUNA
                                       JANIRE URIBE ANDREA
                                       DAVID CASTRO JAUNA
                                       TXEMA CASTRO JAUNA 
                                       JAIME  RIOFRANCOS JAUNA
                                       ALAIN CALLEJO JAUNA  
     
Sortu ondorengo hamahiru urte hauetan, geure auzokideen, lagunen eta herriko bisitarien bizitzen parte izan gara eta aldi berean geure herriaren eraketaren zati txiki bat.
Urte hauetan guztietan hainbat jarduera egin ditugu, bai gure auzokideen eta bisitarien gozamenerako eta pozerako eta bai geurerako. Udalarekin eta beste zenbait elkarterekin batean, gure herriak eskaintzen dituen jai anitzetako antolakuntzarako jai-batzordearen parte izan gara urte hauetan zehar.

Elkarteak honako jai hauetan parte hartzen eta laguntzen du:
- GUZTION OSTEGUNA
- SAN PRUDENTZIO
- SANTA ISABELEN OMENEZKO JAIAK
- IRAILEKO JAIAK (PLAZAKO AMABIRJINA)
- ESKER EMATE JAIA
Azken urte hauetan, arestian aipatutako jaien laguntzan ez ezik, elkarteak sagardotegietarako txangoak ere antolatu ohi ditu, Astigarragako Petritegira egindako azkena honen lekuko. Bertan 60 lagunek sagardoaren museora egindako bisitaz, ondorengo dastatzeaz eta azkenik sagardotegiko menuaz gozatzeko aukera izan genuen. Pilotaleku zaharraren 12 orduak txapelketaren antolaketan ere laguntzaile izan ginen. Txapelketak 2010ean laugarren aldia izango du. 2009an Paganosko Mahats biltze festan Eltziegoko txozna antolatzen lagundu genuen, baita 2009an geure herrian barna pasatu zen korrikan ere. Bertan Eltziegoko jende askok hartu zuen parte.
Ia hamahiru urte hauetan egindako jarduera guztien artetik, honakoak nabarmendu beharrak dira: Nemeako (Grezia) gazteekin egindako kultura trukea; 2007ko Gazte Eguna, zoritxarrez euripean izan zena; eta zenbait GKErekin egindako hainbat  lankidetza, gosetearen, gaixotasunen eta munduan zoritxarrez gertatzen diren hondamendi natural edo ezbeharrezkoen aurka borrokatzeko. Lurrikarak direla-eta Haitin gertatu berri dena esaterako.

Landalan Gazte Elkartetik eskerrak eman nahi dizkizuegu denoi (herritar zein bisitariei), gurekin batean zati txiki baten ekarpena egin baitzenuten, kaltetuen laguntzarako balio izan zuena. Esker mila hobetu nahi izateagatik.
Eltziegon, 2010eko martxoaren 15ean.

 



"SANTA CECILIA" MUSIKA ELKARTEA

Ikerketa diakronikoa eginda, Udal Banda 1884ko abenduaren 14an sortu zen, 14 musika tresna zituen eta bere lehenengo zuzendaria Cipriano Rosáenz izan zen. Honen atzetik beste batzuk etorri ziren, Eloy Villaverde edo Juan Cruz García besteak beste. Hauek Eltziegoko Udal musikari harrotasunez eutsi zioten. 33 kide izatera iritsi zen eta haien emanaldiak askotan eskatzen zituzten inguruko herrietan, hala nola, Gasteizen, Logroñon, Naiara/Najeran, Haron, Miranda Ebron, etab.
Gizartean, beste maila guztietan gertatu bezala, bandak ere krisia pairatu izan zuen eta desagertzeko zorian izan zen. Banda iraunarazteko ahalegin handia egin zen eta Udalaren diru-laguntza falta izan zutenean, Bandako musikari talde handi batek Santa Cecilia Banda sortu zuen, Udaleko bandatzat hartu zitekeenarekin inolako loturarik ez zuena. Biak ala biak izugarri onak ziren: Udalekoan, zenbait urtez, Vicente Rivacoba Ibáñez izan zen zuzendaria. 25en bat kidek osatzen zuten banda hau, gehienak zuzendariak berak prestatuak. Santa Cecilia, berriz, kide gutxiago zituena, Juan Cruz Garciak zuzendu zuen hasiera batean. Handik gutxira Isidoro semeak hartu zuen zuzendaritza lana, banda desagertu zen arte.
1992. urtean "MÚSICA"-ren bersorreraren miraria eman zen. Oraingo honetan Asociación Musical "Santa Cecilia"/”Santa Cecilia” Musika Elkartea izenarekin. Mirari hau, musika zainetan daramaten eskarmentu handiko musikariei esker izan zen posible. Beste bi gizonek ere zeresan handia izan zuten sorrera honetan: egungo zuzendari Patricio Armentia Jaunak eta zuzendari ohiak, Pablo Gallego Jaunak. Honen ordezko Jesus Gancheguik bere era eta kalitatea utzi zituen finkaturik, musikari zein pertsona gisa. Handik gutxira, bere heriotzak izugarri nahigabetu zituen bandako kide guztiak. Baina bere jardunak arrastoa utzi zuen. Eta arrasto hau, Diego Moreno egungo zuzendariaren pertsonan gauzatu zen. Honek, musika tradizio horrekin segitzeko helburua du, egun berriz ere indarrez sortzen ari den musika da gainera. Gauzak horrela, egun berriro ere gure artean dugu Eltziegoko musika banda, solfeoan prestatutako gazteek zein betikoek osatua.
Kultur Etxeko hirugarren solairuan Musika Ikastegia dute eta eredua ezartzen dute jaiegunetan, beren dianak, kalejirak, prozesioak, kontzertuak eta proba-saioak eskainita. Hori dela eta, Eltziegoko historia nabarmenki eratzen ari dira.

 


ELTZIEGO XXI ELKARTEA

“Eltziego XXI” saltoki, upeltegi eta enpresa txikien elkarteak, bere kide guztien ekonomi jarduera dinamizatzeko helburua du. Honetarako hainbat jarduera egiten ditu urte osoan zehar. Hauen artean nabarmendu behar da Eltziegoko Ardo Mintegia. Urtero egiten da eta herrian egiten diren ardo guztiak ezagutarazi nahi ditu modu atsegingarrian eta dibertigarrian.
 



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu:
Azkeneko galeriak: Argazki galeria
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: