Eltziego eta bere inguruak, bai oinez eta bai bizikletan ezagutzeko zenbait aukera eskaintzen dizkizugu atal honetan.
Eltziegok paseo bat merezi du, bai horixe! Herria ibilalditxo lasaia eginez ezagutu nahi baduzu, Elciego a tu aire eskainiko dizugu.
Bisitaldi gidatua nahiago baduzu, berriz, Visita guiada; eta horrela, S. Andres Eliz Parrokia eta Plazako Ama Birjinaren Baseliza ezagutuko dituzu.
Eta zurea landa-lurrak ezagutzea eta, urtaroaren arabera, mahastien koloreak gozatzea baldin bada, hona hemen hiru ibilbide interesgarri inguruetan barna:
Ruta de las Casillas de Elciego
Ruta de San Vicente y Vereda del Ebro
Ruta del Bosque de Navaridas
Aipamen berezia merezi du "CAMINO NATURAL DEL EBRO" GR-99ak (EBROKO BIDE NATURALA GR - 99). Eltziego etapa bukaera da GR-99 honetan, San Vicente de la Sonsierra eta Eltziego elkartzen dituen 14. etaparena, hain zuzen. Eremu hauetan, jada, badira etapa batzuk, Ebroko Bide Naturala ibaiarekin paraleloan egiten dela ibaiaren bi aldeetan, eta, ipar aldean, Ebroren ezkerraldean, dago Eltziego. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo zalantzarik gabe Turismo Bulegora, -Oficina de Turismo-.