Elciegowww.elciego.es
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

ARDOA

ELTZIEGOKO EKONOMIA

Eltziegoko sistema sozio-ekonomikoa ardoaren inguruan dago antolatuta, dela mahastietan, dela ardogintzan edo ardoari lotuta sortu, eta gora doan turismoan. Eltziegon elkarrekin bizi dira mahastizainak, urteko ardoa egiten duten upeltegi txikiak, ardo ondua ekoizten hasi diren familia ardandegiak, upeltegi ertain eta handiak. Aukera hauek guztiek estilo abaniko zabala eskaintzen dute, urteko ardo samurretatik hasi eta egun hain ospetsuak diren kalitate maila ezaugarri duten ardoak.

ARDOA

Eltziegoko mahastien historia antzina- antzinakoa da, baina XVI. eta XVII. mendeetan izugarri hazi ziren mahasti-lurrak udalerrian barna, ekoizpena zazpi aldiz handiagoa izateraino. XIX. mendearen hasieran, Eltziegok 1,8 milioi litro ekoizten zituen, eta horrek egiten zuen Arabako Errioxako ardo ekoizlerik handiena.

XIX. mendearen amaieran Frantzian izandako filoxera izurriteak areagotu egin zuen mahastien eta ardogintzaren hedapena. Mahatsondoak lurra irabazi zien beste labore batzuei, hala nola, olibondoari edota zerealei, eta urte gutxian, mahastien lurzorua 160 hektarea handitu zen. Horrela, 1880an ardo ekoizpena bi milioi litrora iristen zen eta mahastien lurzorua  1210 hektareara. Ia 100 urtez, Marqués de Riscal (1860an sortua) izan zen Eltziegoko mahastizain eta ardogileen eredua ezarri zuena, berak erosten baitzien mahatsa edota ardoa,  eta berak ematen baitzien lanerako adinean zeuden hainbat biztanleri lan egiteko aukera. Nolabaiteko lazeria ekonomikoko hamarkada pare baten ondotik 70eko urteetako boom-a iritsi zen, eta horrekin, mahastizainen errentei on egingo zieten beste upeltegi batzuk ere bai.

Horrela bada, egun, Eltziego tokirik ospetsuenetakoa da, bertako ardoen kalitatea dela eta. Bere jurisdikziopean dituen 16 km2etatik, %80 nekazaritza lurrak dira. Mahatsondo gehienak 430 eta 480 m bitartean daude landatuta, alde txikian, beraz. Kare lurrak dira, txiroak, sakonak eta harroak. Mahasti pribilegiatuak dira, ia-ia %90ean Tempranillo motakoak, % 4 baino gutxiago beste beltz mota batzuetakoak (Graciano, Mazuelo) eta, gainerakoak, barietate zuriak dira, Viura eta Malvasia pixka bat ere bai.

Era honetan, egun, Eltziegok 275 mahasti eta ardogintza ustiategi ditu, nekazari batzuek jardun nagusi hori dutela, eta beste batzuek, denbora partzialean. Eltziegoko ustiategiek 1400 hektarea inguru biltzen dute; horietatik 1038 udalerrian bertan daude eta gainerakoak muga egiten duten herrietan.

Upeltegi eta marka berriak, produkzioa handitzeko inbertsio itzelak, eta planta erakargarriak, berriak eta berritzaileak diseinatzeko izen handiko arkitektoengana jotzea, eskualdearen ezaugarri eta turismoaren deigarri bihurtu dira.

Eltziegon merkataritza eskaintza handia da eta enpresak ugari ere badira. Hazkunde inflexio garaia da orain, eta badira jakin-min turistiko handia sortzen duten proiektu nabarmenak.
 



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2008 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz
Partekatu:
Azkeneko galeriak: Argazki galeria
Informa zaitez:
Newsletter-ean alta: